Zenbait berrikuntza egin dituzte Agorrosin kirolgunean

Maite Txintxurreta 2017ko ira. 21a, 16:30

Ikasturte berriarekin egokitzapentxo batzuk egin dituzte langileek instalazioetan. Hala, esaterako, berritu egin dute spa guneko argiteria eta dekorazioa, eta, horrez gain, bideospinning aukera ere martxan jarri dute.

Agorrosingo Spa gunean dekorazioa aldatu eta argiteria berria egokitu dute. "Helburua da gune erosoagoa bilakatzea eta argiterian aurreztea", azaldu dute udaletik. Horrekin lotuta, spa gunetik igerilekura joateko pasabidea ere egokitu dute, erabiltzaileak ezinbestez korridoretik joan ez daitezen.

Beste berrikuntza bat da bideospinning aukera martxan jarri dutela. Hala, spinning egiteko bizikleten aretoan jarduerarik ez dagoenean, erabiltzaileek aukera izango dute harreran giltza hartu eta eskuragarri dauden euskarazko hamar bideo-saioak erabilita irakaslerik gabe spinning saioa egiteko.

Plaza libreak eta igerilekuko aulkiak

Bestalde, kirol zerbitzutik jakitera eman dute ikasturte honetarako zenbait kirol jardueretan plaza libreak badaudela oraindik, eta, beraz, horietan izena emateko denboraz dabiltza interesa dutenak.

Horrez gain, udako denboraldian kanpoko igerilekuko erabiltzaile izan direnei Agorrosinen lagatako aulki eta jarlekuak batzera joateko deia egin diete. Horretarako, egutegi eta ordutegi bat zehaztu dute: irailaren 21ean, 23an, 26an, 28an eta 30ean 10:00etatik 13:00etara bitartean; eta irailaren 20an, 22an, 25ean, 27an eta 29an 17:00etatik 19:00etara bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak