Bergaran ere babesa adierazi diote Kataluniako prozesuari

Maite Txintxurreta 2017ko ira. 21a, 12:31

Jende ugarik egin zuen bat atzo arratsaldean EH Bilduk Katalunian gertatutako atxiloketak salatzeko egindako deialdiarekin. Udaleko EAJko eta Irabaziko zinegotziak ere izan ziren elkarretaratzean.

Hainbat herritarrek esteladak erakutsi zituzten Kataluniako erreferendumari babesa adierazteko eta atzo berau antolatzen aritzea leporatuta gertatutako atxiloketak salatzeko. Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat leloa zeraman pankarta bat erakutsi zuten bertan.

Asteleheneko osoko bilkura

Bestalde, datorren astelehenean ohiko osoko bilkura izango da udaletxean, eta bertan Eusko Legebiltzarrean EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek adostutako adierazpen instituzionala bozkatuko dute. Datozen egunetako gertakarien arabera, bestelako mozioren bat aurkeztea ere ez du baztertzen EH Bilduk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak