Emakumeen mundu martxakoen deialdi irekia irailaren 23rako, kartzela zaharrean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko ira. 19a, 15:40
Martxa Bergarara heldu zeneko argazkia, 2015eko urrian.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak ikasturteko plana aurkezteko eta eztabaidatzeko deialdia irekia egin du zapatu honetarako, hilak 23, Bergarako gaztetxean. Bilera irekian bi puntu nagusi landuko dituzte: protokoloaren berritzea eta 2018ko topaketaren antolakuntza. Goiz osorako egitaraua antolatu dute.

Gai ordena:

9:45 Harrera

10:00 Aurkezpena

10:30. Nazioarteko topaketen aurkezpena

11:00. Atsedenaldi eta hamaiketakoa.

11:15-13.00 Protokoloa berritzen: dokumentu berriaren aurkezpena eta eztabaida (dokumentua atxikituta)

13.00-13.30 Besterik eta agurra

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak