Euskal Herriko historia eta historiografiari buruz gehiago jakin nahi duten horientzat dago zuzenduta Gure historia berreskuratzeko hitzaldiak jardunaldia. Bertan, zortzi aztertzaile independentek bertako historiaren gainean egin dituzten azterlanak ezagutu eta hauen gainean gogoeta egiteko aukera izango da Elgoibarko San Pedro Idotorbe auzoko Aubixa baserrian. Gainera, bazkaria egongo da bertaratutakoen artean.
Hizlarien artean aurkitzen da Juan Martin Elexpuru. Egun honetan, argitaratu berri duen Euskararen aztarnak Sardinian? liburuaren aurkezpena eta baita Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoaren gorabehera eta auziaren inguruko solasaldia gertatu du bergararrak. Hitzaldia goizeko 10:30etan izango da.
Hala ere, jardunaldia goizeko 9:45etan hasiko da, Pablo Sastrerekin, Batzarra, gure gobernua izeneko liburuaren aurkezpenarekin. Elkar zaintzeko beharraz, auzolanaz eta komunaz jardungo da Sastre. 11:30etan berriz, Idoia Arrietak 1200. urtean Gaztelak Nafarroaren mendebaldeko lurrak konkistatu zituenekoaz arituko da, eta 12:30etan Jasone Mitxeltorenaren txanda izango da, bere Auzolanaren kultura liburutik abiatuz auzolanaren kultura gaur arte nola heldu den aztertuko du. Bazkal ondoren berriz, 16:00etan, Nekane Juradok emakumeen papera Gerra Zibilaren aurretik aztertuko du eta 17:00etan berriz, Aitzol Altuna Desmontando la vasconización tardia liburua oinarri hartuta euskalduntze berantiarraren inguruan arituko da. Amaitzeko, 18:00etan Mari Carmen Basterretxeak bere Euskal Herria. Kultura matrilineala liburua ardatz hartuta, emakumeak gizartean izan duen bilakaera aztertuko du eta 19:00etan, Felix Rodrigok Euskal Herria en dos momentos. La revolución Bagauda y el siglo XXI izeneko hitzaldia eskainiko du.
Jardunaldia doakoa izango da eta ez da aurrez izena eman beharko, baina bazkarira joan nahi izanez gero, aurrez jakinarazi beharko da 653474850 telefonoan Whatsapp bitartez. Bazkariaren kostua 10 eurotakoa izango da. Hala ere, nahi duenak bazkaria etxetik ere eraman ahal izango du.