'Adarretatik zintzilik' obra hilaren 14an kartzela zaharrean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko ira. 12a, 13:25
Galder Perez eta Ane Zabala. Argazkia: http://arizkunenea.blogspot.com.es

Ane Zabala eta Galder Perez aktoreek antzeztutako Adarretatik zintzilik obraz gozatzeko aukera egongo da Bergarako gaztetxean eguen honetan, hilak 14 (22:00). 40 urte duten bi lagunen krisia du hizpide obrak, umore klabean; Xaxau jai herrikoien konpartsak antolatu du antzezlana.

40 urtetik gorako bi lagun –Ane Zabala eta Galder Perez– dira protagonistak. Halaxe dio antzezlanaren sinopsiak, besteak beste: "Bikoterik ez, seme alabarik ez, autorik ez, hipotekarik ez... Mundu honetakoak dira ala adarretatik zintzilik bizi dira? Ume zirela, 1980ko hamarkada Euskal Herrian bete betean pairatu zuten. 1990ko hamarkadan gaztetu egin ziren eta 2000 efektuari aurre egitea lortu zuten. Jogurta hari batekin lotuta lagunekin berba egiten zuten aspaldi eta gaur egun sare sozialetan galdu egiten dira". Gustura barre egiteko proposamena izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak