Bergarak Urolari lau gol denboraldiko lehenengo norgehiagokan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko ira. 10a, 10:50

Pozik egoteko moduan dira Mikel Jauregi eta bere lantaldea. Ohorezko Erregional mailara iritsi berritan 4-0 emaitzarekin gainditu dute denboraldiko lehenengo norgehiagoka. 

Mahoneroak moduan Urola ere Ohorezko Erregional mailara igo berria den taldea da. Atzokoan, ordea, aldea egon zen bi taldeen arteko norgehiagokan; izan ere, Bergarak lau gol egin zizkion Urolari Agorrosinen, eta ez zuen bat bera ere jaso.

Aurredenboraldi ona egin dute Jauregiren mutilek eta motibatuta jarraitzeko moduko emaitza lortu zuten atzo. Hurrengo asteko norgehiagoka, txapelketako bigarrena, Lesakan jokatuko dute bergararrek. Beti Gazte taldea izango dute aurrez aurre.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak