Gipuzkoa Basketek galdu egin du Bergarako lagunartekoa: 57-59

Mireia Bikuña 2017ko ira. 9a, 13:23

Lehia oso parekatua izan da, baina, une erabakigarrietan hobeto eta gehiago asmatu du Argentinako Obra Sanitarias taldeak. Dena den, lehia bukaeran, pozik zegoen Sergio Gartzia entrenatzailea: "Gaurko helburua defentsako lana hobetzea zen. Bereziki, bat baten kontrako defentsa. Alde horretik, oso pozik nago".

Lehia oso parekatua izan zen lehen hiru laurdenetan. Bi taldeek izan zituzten abantailak markagailuan. Zabalena, donostiarrendako izan zen: zazpi puntu. Atsedenean, 26-26 erakusten zuen markagailuak. HIrugarrenean, sei puntu aldea izan zuten argentinarrek. Baina, detaileek erabaki zuten partidua. Gipuzkoa Basketek hiruko bi saskiratze bakarrik lortu zituen, eta 32 jaurtiketa libreetatik, 17 bakarrik.

Azken minutuetan, Obras Sanitarias taldeak 2+1eko bi jokaldi izan zituen eta haietan erabaki zen lehia.

Bergara Kirol Elkarteko saskibaloikoek gonbidatu jokatu zuen atzo, egubakoitza, GBCk lehen lagunartekoa Gipuzkoan. Irailaren 1ean hasiko dute ACB liga txapelketa, eta, aurretik egindako lan dena beharko dute lehiakor izateko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak