Boluko frontoiaren gaineko kontsulta hilaren 23an egingo da

Atzo, egubakoitza, egin zen ez-ohiko osoko bilkuran hartutako erabakia izan da. EAJk eta PSE-EEk alde bozkatu dute. EH Bildu eta Irabazi abstenitu egin dira. Iraburu, Koldo Eleizalde, Aranerreka eta Bolua kaleetako bizilagunek dute kontsultan parte hartzeko eskubidea.

"Bergarako Udalak Bolua auzoko pilotalekua estaltzeko egin duen proposamena burutzea nahi duzu?" da erantzun beharko den galdera. Bi erantzun posible daude: "bai" edo "ez".

Kontsultaren erantzunak hilaren 23an eman behar dira Beart elkarteak Bolua auzoan duen lokalean. Egun horretan ezin dutenek, hilaren 20an dute aurretiko beste aukera bat, Udal bulegoetan.

Alderdien iritziak

EH Bilduko bozeramaile Agurne Barrusok abstentzioaren arrazoiak eman ditu osoko bilkuraren bukaeran: "abstenitu egin gara ez dugulako galdeketa oztopatu gura. Baina, garbi esan dugu galdeketa egitera behartu gaituen prozesua lardaskeria hutsa izan dela".

Antzeko iritzia eman du Irabaziko Aiert Lizarraldek: "Boluko frontoia estaltzeko egindako kudeaketa ez dela egokia izan esan dugu. Guk diogu Bolu diagnosi on bat egin behar dela. Han, badaudela beste behar batzuk".

Horien aurrean, Elena Lete alkateak esan zuen jarraitutako bidea egokia izan dela. "Boluko bizilagunekin egindako partaidetza batzarretan iritzi ezberdinak jaso ditugu. Batzuk alde daude. Beste batzuk kontra. Bizikidetza ona bermatzen aldera, kontsulta egitea da aukera onena. Kontsulta hau da ez eztabaidatzeko modu bakarra. Eta, ateratzen den emaitza ateratzen dela, loteslea izango da".

Erlazionatuak

Gobernua berriro elkartuko da Boluko bizilagunekin, frontoia estaltzeko proiektuaren harira

Bergara

Zeresana eman du azken asteotan Boluko pilotalekua estaltzeko proiektuak; estalkia jartzearen aurkako zein kontrako iritzia duten bizilagunak. Udal...
Galdeketa loteslea Boluko frontoia estali edo ez erabakitzeko

Bergara

Atzo, uztailak 13, Bergarako Udalak Boluko auzotarrekin bilera berri bat egin zuen frontoia estaltzeko proiektuaren harira. Gobernuaren arabera, as...
Boluko auzotarrak estalkia jartzearen proiektuaren aurka agertu dira

Bergara

Bergarako Bolua auzoko pilotalekua estaltzeko proiektua dela-eta, prentsaurrekoa eskaini dute gaur bertako auzotarrek. Frontoia dagoen moduan uztea...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.