Euskara ikasteko edo ikasketa osagarriak egiteko laguntza emango du Udalak

Hiru diru-laguntza mota bideratu ditu Udalak: udal euskaltegitik kanpo euskara ikasten duten bergararrendako diru-laguntza, Udako Euskal Unibertsitatean (UEUn) parte hartzen duten bergararrendako diru-laguntza eta UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzen duten bergararrendako diru-laguntza. Eskaerak irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.

Eskaerak irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udaleko erregistro orokorrean. Bergarako Udalaren webgunean honako informazioa aurkitu daiteke hauen inguruan: http://www.bergara.eus/node/1779 eta http://www.bergara.net/dirulaguntzak_euskara

Zehaztasunak deialdiaren dokumentuan agertzen dira, baina hor agertzen ez den informazio osagarriren bat nahi izanez gero, Udaleko Euskara Zerbitzura deitu (943 77 91 66) edo idatzi (euskara@bergara.eus) behar da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.