2017/10/06 22:00
Musika
Egubakoitzak Kartzelan ekimenaren laugarren eta azken kontzertua.
Jon Basaguren: Hasiera batetan “Akatu” taldearekin metal munduan ibilia, gerora murgildu zen doinu akustikoetan Jon, “Izaki Gardenak” taldea sortuz. Folk alternatibo doinuez blaitutako kantuak eskeiniko ditu musikariak, bakarka.
Keu Agirretxea eta Jon Gurrutxaga: Apirilean “Izanak” deituriko kantua argitaratu zuten, bi bakarlarien arteko elkarlanaren fruitu. Harrezkero bikote formatuan eskaintzen dituzte emanaldiak. Kantu batzuk bakarka eta beste batzuk bien artean interpretatuko dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.