Bereziak izango dira emanaldia, gaia eta helburua. Izan ere, Alfredo Gonzalez Chirlaquek zuzentzen duen orkestrak, ekitaldirako propio moldatutako piezak eskainiko ditu eta horietako bat izango da Suad Bushnaq konpositorearen Ghadan (Tomorrow) pieza.
Orkestrarekin batera, hainbat bakarlari ariko dira kantuan (Aitor Garitano, Maria Izaga…). Eta narratzaileak ere izango dira: Ugaitz Alegria eta Maitena Salinas.
Batutako dirua, bestalde, Ekialde Hurbileko gatazketatik ihesi doazen errefuxiatuentzako izango da.