Agorrosingo barruko igerilekua itxita egongo da datorren astean

Maite Txintxurreta 2017ko ira. 4a, 13:20

Urteroko garbiketa egingo dutela-eta, barruko igerilekua ez da erabilgarri izango irailaren 11tik 15era bitartean. Irailaren 10ean ere, arratsaldez itxita egongo da.

Aipatutako astean igerilekua urez hustu eta garbitzeari ekingo diote langileek, legez ezarrita dagoen moduan. Barrukoa garbitu bitartean, kanpoko igerilekua erabili ahal izango dute herritarrek, eta, era berean, erabiltzaileei harrera egiteko zein izen emateak egiteko zerbitzua martxan egongo da kirolgunean.

Jardueretan izena ematea

Horrez gain, bihar, irailak 5, da 2017-2018 ikasturteko Agorrosin kirolguneko ekintzetan izena emateko azken eguna. Lotura honetan eskuragarri dago ikasturte berriko eskaintza. Zozketak egubakoitz honetan egingo dira. Igeriketako zapaburuen ikastaroan izen ematea, aldiz, larunbatean izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak