Ramon Arantzabalek 'Munibe Blues' erakusketa jarriko du ikusgai Nahikarin

Maite Txintxurreta 2017ko ira. 4a, 11:31

Irailaren 7an, eguena, inauguratuko dute mostra. 13 hilabetez Arantzabalek Muniben ikusgai izan dituen hainbat pieza batuko ditu erakusketak.

Munibe Plaza esanguratsua da oso Ramon Arantzabalen azken urteetako lanean, eta oraingo erakusketan ere Bergarako txoko horrek izango du bere presentzia. Hain zuzen, hortik dator mostraren izena: Munibe blues.

Urtebete baino gehiagoz, plaza horretan hilabetero margolan desberdinak jarri ditu ikusgai Arantzabalek, erakusketa finko batean, eta orain, Nahikari tabernako erakusketan batuko ditu horietako gehienak, eguenetik aurrera ikusgai egongo den mostran. "Denbora honetan Muniben minutuz minutu bizi izan diren margolanak dira", dio artistak.

Nahikariko paretetan Muniben egondako lan luzeak eta motzak tartekatuta jarriko ditu Arantzabalek, eta horrez gain, bere beste lan batzuk ere ikusgai izango dira.

Hilabeteko epean izango da erakusketa hori bisitatzeko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak