Arantzazu Larranaga bergararra nagusi Tena bailarako ultran

Arantzazu Larranaga, podiumean.

Abuztuaren 26an egin zuten Tena bailarako mendi lasterketa, eta 8K distantzian (77 kilometro eta 6.800 metrotako desnibel positiboa) Bergarako Arantzazu Larrañaga Urien nagusitu zen.

Nafarroan bizi den bergararrak –Uharte Arakilen– hamasei ordu eta zazpi minutu behar izan zituen lasterketa egin eta lehenengo postuan helmugaratzeko. Tena bailarako proban hainbat distantziatako lasterketak egin zituzten, eta 36 urtetako mendi lasterkaria luzeenean nabarmendu zen. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.