Agorrosingo ikasturte berria, ate joka

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko abu. 29a, 15:10
Agorrosingo sarrera artxiboko argazki baten.

Agorrosin Kirol Gunean gertu dute 2017-2018 ikasturterako eskaintza. Irailaren 18an abiatuko da ikasturte berria eta badira hainbat nobedade. Izen-emateak, bestalde, irailaren 5era arte daude zabalik.

irailaren 6an behin-behineko zerrendak aterako dituzte eta irailaren 8an zozketak egingo dira beharrezkoak diren taldeetan. Egun horretan bertan jakinaraziko dira irailean aurrera egingo duten taldeak zeintzuk diren.

Irailaren 11ko astean "itxiera teknikoa" egingo dute eta hilaren 18an zabalduko dituzte ateak. Hori bai, berdegunea eta jolas igerilekua aste horretan irekita egongo dira.

Bestalde, irailaren 9an zapaburuen izen-ematea irekiko dute, eta plazak izena eman ahala beteko dira.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak