Mahoneroek Urko hartuko dute etxean aurredenboraldiko lehen partiduan

Mahoneroak denboraldi amaieran, igoera ospatzen

Hastear den denboraldian Ohorezko Erregionalera itzuliko den Mikel Juaristiren taldeak dagoeneko hasi ditu prestaketak, eta bihar, eguaztena, Eibarko Urkoren aurka lagunartekoa jokatuko dute Agorrosinen. 18:30ean izango da partidua, eta sarrera doan izango da.

Ohorezko Erregionalaz gain, Preferente mailako gizonezkoak, emakumezkoen senior taldea eta Ohorezko gazte mailako taldeak ere hasi dituzte entrenamenduak. Gainontzeko taldeak datorren astean itzuliko dira entrenamenduetara.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.