Arantza eta Pantxoren rantxerak iluntzea alaitzeko

Arantza eta Pantxo, duela hiru urteko pentekosteetan emandako kontzertuan.

Elorrioko bikote euskaldun-argentinarrak abesti tradizionalak eta rantxerak jorratzen dituzte. Bizkaitarrek Nika Bitchiashvili biolin jolearen eta Jon Cañaveras kontrabaxu jolea izango dituzte lagun, eta Roque eta Giselle dantzariek lagunduko die emanaldia borobiltzen. 20:00etan izango da, Irala kalean.

Arantza eta Pantxo bikoteak urteak daramatza plazaz plaza Euskal Herri osoko bazterrak alaitzen haien kantu tradizionalekin eta rantxerekin. Gaur arratsaldeko emanaldian, baina, gonbidatu bereziekin batera emango dute kontzertua Irala kalean, doan (eguraldi txarrarekin Seminarioko karpara aldatuko dute hitzordua).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.