12 urteko neska bat zaurituta Bergaran, zaldi gainetik jausita

Xabi Gorostidi 2017ko abu. 6a, 16:38
Irudia: Bomberos Euskadi (Twitter)

Zaldiaren kontrola galdu, eta hamar metrotik behera jausi da. Ertzaintzaren helikoptero batean eraman dute Donostiako ospitalera, eta zaldia bertan hil da. Nafar jatorriko zauritua, zaldi irteera batean parte hartzen zebilen, udaleku programa baten barruan. 

Ezbeharra 12:55 inguruan gertatu da, Artzamendi kaletik gora dagoen zonalde menditsu batean. Bertara gerturatu diren suhiltzaile eta ertzainek, zaurituak hainbat kolpe zituela ikusirik, Donostiako ospitalera eraman dute, eta bertan artatzen ari dira 13:50ak aldera ingresatu ondoren. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak