Oregi, Odriozola eta Igartza azkarrenak Basalgoko igoeran

Aurtengo edizioan parte hartu duten gaztetxoen argazkia. Argazkia: Lokatza Ziklismo Eskola.

Bergarako Basalgo auzoko jaietan klasiko bat den txirrindularitza igoera egin da gaur 12:00etan hasita. Benjamin, alebin, infantil eta kadete mailak aintzat hartuta, bederatzi ziklistek hartu dute parte probaren 35. edizioan. Jaietako egun handia da gaur, bertso bazkari eta guzti. Bihar, uztailak 26, amaituko dira festak.

Jarraian, Basalgoko Txirrindularitza Igoeraren 35. edizioko sailkapena:

Infantil maila:
1- Markel Oregi Varela 8:18
2- Unai Zenitagoia Urrestarazu 8:53
3- Ibai Unamuno Egia 10:11
4- Auritz Aranzabal Arizabaleta 10:13
5- Liher Eguren Toledo 10:20

Kadete maila:
1- Ibon Odriozola Elkoroberezibar 12:05
2- Aitor Esnaola Cifuentes 12:05

Alebin maila:
1- Ibai Igartza Plazaola 13:53

Benjamin maila:
1- Markel Eguren Toledo 14:45

 

Argazkia: ziklistak proba hasi aurretik.

Argazkia: Igoeraren ostean, txirrindulariak indarra hartzen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.