Mahaia jolastoki

Zubieta eskola zaharreko mahaiak jolasleku bihurtu dira. Aurrerantzean, sortu berri den Maijoku elkarteak, bertan izango baitu bere egoitza. Lehen juntadizo honetan, bertaratutako kideek, hainbat mahai-jokorekin dibertizeko aukera izan dute.

Teknologiak agintzen duen gizarte honetan, badira garai bateko mahai-jokoak gustuko dituzten pertsonak. Horietako batzuk mahaiaren bueltan elkartu, eta Maijoku sortu dute. Lehen saio honetan Hotel, Monopoli... ganbaratik atera eta elkarteko kideekin konpartitu dituzte.

Gonbidatu bereziak

Eibarko Odisea jolas taldeko kideak ere gerturatu dira eskola zaharrera. Gondatuak gainera ez dira eskutsik etorriko Warhammer 40.000 joko futurista ekarri baitute. Bi elkarteko kideek joko ezagun horren hainbat pieza margotu dituzte.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.