Herriguneko 166 eserleku berritu dituzte

Urtarriletik ekainera bitartean Bergarako 166 eserleku berritu dira: desmuntatu, konpondu, lixatu, berniza eman eta berriro muntatu. Lan horietako gehienak Lanbidek kontratatutako bi pertsonek egin dituzte.

Langile horiek Udaleko seinaleztapen eta mantenuko brigadan lan egin dute. Kale askotako bankuak berritu dira: Boni Laskurain, Domingo Irala, Errotalde parkea, Matxiategi, Zabalotegi eta beste batzuk.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.