Lan egin bitartean espezializatzeko aukera eskaintzen dute Miguel Altunan

Mirari Altube Arrese 2017ko uztailaren 7a

Bergarako Miguel Altuna institutuak uztailaren 13tik 19ra bitartean izango du zabalik matrikulatzeko epea; goizez eta arratsaldez joan ahal izango da bertara. Zehaztasuneko forjan espezializatuta daude eta erreferente dira sektore horretan EAEn.

Dual sistemari esker ikasketak lanarekin txandakatzeko aukera dago urtebeteko lan kontratuarekin eta eskualdeko enpresa batean. Forjaren kasuan, gainera, laneratze tasa oso altua dutela iragarri dute Miguel Altuna institutuko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak