Bergarako parrokiako korua ezin gusturago dabil Vatikano aldean

Atzo abestu zuen Bergarako parrokiako koruak Vatikanoko San Pedro basilikan. Ilusio handiarekin joan dira eta ezin gusturago dabiltza Italia aldean.

Pablo Colinori elizgizon eta musikariari esker joan dira lehenengoz Vatikanora kantuan egitera. Eta hain zuzen Colinok atzo, uztailak 6, San Pedro basilikan emandako mezan abestu zuten bergararrek. Aurreko egunean, ostera, Santa Maria Maggiore katedralean, hango katedralik handienean abestu zuten.

"Oso ondo pasatu dugu, baina ez da irteera soil bat izan. Solemnitatea ere izan dugu, ardura, urduritasuna, konpromisoa...", dio koruko kide Miren Azkaratek. Era berean, irteerako protagonisten lana txalotu nahi izan du: Rosa Narbaiza (koruko zuzendaria), Aitor Olea (organista) eta Pedro Garitano (Koruko ordezkaria eta antolatzaile nagusia).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.