589.720 euroko diru laguntza Labegaraietako kiroldegia berritzeko

589.720 euroko diru laguntza Labegaraietako kiroldegia berritzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu egin du Udalak aurkeztutako kiroldegiari buruzko aurreproiektua, eta 189.720 euro emango dituzte 2019 urterako, eta 400.000 euro 2020rako.

2016an Bergarako Udalak Labegaraietako kiroldegiari, eta, oro har, auzoaren eraberritzearen inguruko parte hartze prozesu bati ekin zion, bizilagunekin eta kirol elkarte eta erabiltzaileekin batera, eta aurtengo otsailean kiroldegiko eraikinari zegokion aurreproiektua aurkeztu zuen Aldundiak egindako diru-laguntza deialdira. Orain, eskaera onartua izan da, eta 589.720 jasoko ditu guztira Bergarako Udalak.

Honako lanak egitea aurreikusten dute: modulu berri bat eginda aldagela gehiago egokitu; rokodromoaren espazioa itxi, auzokoentzat espazio bat egokitu, bertako kirol elkarteendako beste gune bat prestatu, kantxa berriztu, sarrera egokitu eta eraikin osoan irisgarritasuna bermatu, besteak beste.

 

Erlazionatuak

Labegaraietako oinarrizko proiektua aurkeztu dute

Bergara

Labegaraieta auzoan hainbat berrikuntza ezarri gura ditu Udalak, proiektu handi batekin. Atzo auzotarrekin bilera egin zuten proiektu horren lehen ...