Bergaran dira Mizpirualdeko auzolandegirako boluntarioak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko uzt. 4a, 16:38
Auzolandegian parte hartuko duten gazteak udaletxeko atarian.

Bergaran dira dagoeneko datozen bi asteetan Mizpirualdeko auzolandegian parte hartuko duten gazteak. Euskal Herritik eta Espainiako hainbat tokitatik etorritako hamabost gazte dira, eta egoitzako egoiliarrekin dinamizazio lana egitea izango da euren egitekoa. Bederatzigarren edizioa da aurtengoa.

Madril, Galizia, Valentzia, Aragoi, Gaztela-Leon, Euskal Herria... Hamaika lekutatik iritsitakoak dira Belaunaldi arteko trukaketa izeneko auzolandegian parte hartzera Bergarara etorri diren hamabost gazteak. Mizpirualde egoitzan dinamizazio lana egitea izango da euren egitekoa: egoiliarrekin jokoan, paseon edo berriketan. "Gainerako denbora aisialdira bideratuko dugu, Gipuzkoako eta Bizkaiko kostara irteerak egiteko", adierazi du boluntarioekin etorritako lau begiraleetako batek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak