Lokatza dela-eta, San Martzialera autorik ez igotzeko eskatu du Bergarako Udalak

Iazko San Martzialgo erromeria.

Bergarako Udalak jakinarazi duenez, azken orduetako euriak lokatz ugari sortu du San Martzialen eta horregatik herritarrei eskatu die bihar, uztailak 2, egingo den erromeriara igotzeko ez dezatela autoa erabili. Garraio publikoa –Herribus zerbitzua egongo da– erabiltzeko edo oinez igotzeko eskatu dute.

Bestalde, Osintxuko Auzo Batzarreko eta Bergarako Herri Mugimenduko zenbait lagunen artean biharko San Martzialeko kanpa zati bat –erromeriarako gunea eta kantina inguruak– lokatzetatik salbu uzteko saiakera egin dute lokatzaren gainean zerrautsa botata.

(Gazte talde bat zerrautsa botatzen. Argazkia: Ibai Redondo)

Erlazionatuak

Dena prest San Martzial jaietarako

Bergara

Ekainaren 30a da San Martzial eguna, eta urteroko legez, jarraian datorren domekan ospatuko da -Bergaran tradizio eta indar handia duen- San Martzi...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.