Lehenengoz antolatu den San Martzialgo txirrindularitza proban kadeteetan Amaia Lartitegi, junior mailan Sara Martin eta 23 urtetik beherako elite mailan Eider Merino izan dira azkarrenak. 1.300 metroko kronoigoera izan arren, txirrindulariek –bereziki kadeteek– gogotik sufritu dute San Martzialerako malda gogorretan gora.
Lokatza Ziklismo Eskolakoek balorazio oso positiboa egin dute: "Akaso aldaketaren bat egingo dugu, baina bigarren edizioa egongo da. Hori bai, herriko komertzioen laguntza barik proba hau ez litzateke posible izango".
Lehen hiruen denborak, mailen arabera:
Kadete maila
Amaia Lartitegi: 6'23''76'''
Garazi Estevez: + 1 segundo
Nahia Eraña: + 23 segundo
Junior maila
Sara Martin: 6'01''
Maialen Aramendia: + 34 segundo
Arantxa Garikano: + 1 minutu eta 5 segundo
23 urtetik beherakoen elite maila
Eider Merino: 5'20''75'''
Lourdes Oiarbide: + 13 segundo
Alba Teruel: + 25 segundo
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak