Zabalik dago 2017-2018 ikasturteko Agorrosingo kirol eskaintzarako izen-ematea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko eka. 27a, 10:24
Hiru herritar Agorrosinera bidean.

Irailaren 18an emango zaio hasiera Agorrosingo 2017-2018 kirol denboraldiari. Urtez urte mila herritarretik gora erakartzen ditu kirol eskaintzak eta aurten ere hainbat berritasun izango dira; tartean lanegunetako ordutegia zabalagoa izango dela, 06:30etik 21:25era.

Ordutegi aldaketarekin, martitzen eta eguenetan 06:45ean multitraining deritzon jarduera egiteko aukera egongo da.

Berrikuntzekin jarraituz, astelehenetan eta eguaztenetan helduentzako indar entrenamendua deitutako jarduera egiteko aukera egongo da 09:30etik aurrera. Gainera, jaioberrientzako uretako jarduerak ere prestatu dira, eguaztenetan 10:30ean egiteko aukera izango da. Orain arte asteburutan soilik ematen zuten. Era berean, helduentzako igeriketa ere eskainiko dute, egubakoitz goizetan, 9:30etik aurrera.

Horrez gain, kirol aholkularitza zerbitzua eskaintzen jarraituko dute, astero 31 ordutan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak