Osintxuko saihesbidea itxita istripu baten ondorioz

17:30ak inguruan, bi autoren arteko istripua gertatu da Bergarako Osintxu auzoan dagoen saihesbidean, GI-627 errepidean. Ertzaintzak jakinarazi duenez bi zauritu daude eta ospitalera eramango dituzte biak. Gertatutako argitu eta errepidea garbitu bitartean, saihesbidea itxi egin da eta gidariak Osintxu barruko errepidetik desbideratzen ari dira. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.