Hala ere, argazkiek erakusten duten moduan, zelaia hankaz gora laga dute basurdeek. "Uste dugu eme bat dabilela, kumeekin", esplikatu dute. Egoera ikusita eta kontuan izanda herritar askok lekuak hartzen dituztela San Martzialgo erromeriarako, Bergarako Udalak gertakariaren berri eman nahi izan du, inork ezustekorik har ez dezan.
Era berean, jakinarazi dute euria egiten badu, lurra oso lehorra dagoenez, zerrautsa botako dutela, "lokatza larregi sor ez dadin".