Miguel Altunan Dual programaren bidez ikasitako hamalau ikaslek diploma jaso dute

MAIko ikasleak eta irakasleak diploma jaso ostean.

Lanbide Heziketako Dual espezializazio programaren bidez ikasitako EAEko lehen promozioko ikasleek, horien artean Bergarako Miguel Altuna Institutuko hamalauk, diplomak jaso dituzte gaur, ekainak 22, Bilbon.

Lanbide Heziketako hamaika ikastetxek, 30 enpresak –IK-4, Danobat…– eta 83 ikaslek hartu dute parte Bilbon egin den ekitaldian. Miguel Altunan Forjan espezializatu diren hamalau ere han izan dira. Eusko Jaurlaritzako ordezkariek banatu dituzte diplomak, Cristina Uriartek, Hezkuntza sailburuak, esaterako.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.