Bergarako ikastetxe guztiek, Jardun elkarteak, Caritas-ek, San Joxepe elkarteak, Aspacek, Martxanterek, Kattalin elkarteak, Pol Pol taldeak, Bergara Kirol Elkarteak, Debagoienako ESI-k, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoak eta Bergarako Udalak osatzen dute Osasun Sarea. 2016ko azaroan sortu zen, eta 2017ko plangintzaren barruan gazteen osasun-hezkuntzari, herriko osasun zerbitzuak ezagutzera emateari eta bidegorriak egokitzeari eman zaio lehentasuna.
Orain, Osasun Sareak izan duen ibilbidearen berri emateko bilera irekia antolatu da, biharko: "Bergararren osasunaz ardura duen herritar edota taldeek joan ahal dute". Bileran landuko diren gaiak honako hauek izango dira: lantalde ezberdinen lanaren berri ematea, orain arte egindakoaren balorazioa eta hurrengo ikasturterako proiektuak.