Igerilekuaz gauez ere gozatzeko aukera ekainaren 24an

Agorrosingo kanpoko igerilekua gauez zabalik, iazko uztailean.

Iazko arrakastari eutsiz, ekainaren 24an Agorrosin Kirol Guneko kanpoko zein barruko igerilekuak zabalik egongo dira 23:30ak arte. Agorrosin Gaua izena jarri diote aurten, eta hainbat ekintza izango dira: uretako puzgarriak, baloi erraldoiak, ur jolasak, musika DJ Daffer-en eskutik…

Udal Gobernuaren arabera urte hasieran abiatutako ideia lehiaketan jaso zen, Mariaren Lagundia ikastetxearen partetik, uda inguruan kanpoko igerilekua gauez irekitzea: "Ekainean gaiari heldu eta Udaleko teknikariak gaztetxoengana joan ziren gaia eurekin prestatzeko. Hezkuntza eta Gazteria teknikaria eta Kirol teknikaria ikasle horiekin izan ziren, euren proposamenak jasota ekintza posibleak erabaki ahal izateko. Saio emankorra izan zen eta proposamen mordoa egin zituzten. Hortik, Agorrosin Gauaren ideia atera da".

Udalak herritarrak animatu gura izan ditu Agorrosin Gauean parte har dezaten.

Argazkia: Iñaki Ugarteburu kirol teknikaria ikasleei azalpenak ematen, Mariaren Lagundian / Bergarako Udala.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.