Egun handia izan da Bergaran Leire Martinen alde

Xabier Urtzelai 2017ko eka. 18a, 12:49

Egun oso berezia izan zen atzo bergararrentzat; izan ere,  Muskulu-atrofia espinala duen Leire Martini eta gaixotasun horri aurre egiteko lanean diharduen Fundame fundazioari laguntza eskaintzeko ekintzez jositako eguna antolatu zuten atzo.

Bergara lepo bete zen atzo Leire Martinen eta Fundamen alde egiteko. Goizean goizetik ekintzei ekin zioten bergararrek, umeendako puzgarriak eta Candem Town akademia eta Moises Azpiazu dantza taldearen emanaldiak eskaini baitziren. Hala ere, giro ona ez zen bakarrik goizean gailendu, arratsaldeko 17:00etan IGAM taldekoei harrera egin baitzitzaien Bergarako Bolu auzoan. IGAM-eko kideak, Donostiatik Bergarara ibilbidea egin zuten tartean herriz herri geldialdiak egiteko; asmoa, Leirek duen gaixotasunari buruzko informazioa helaraztea izan da.

Bergarako Erraldoi taldea, txistulariak, trikitilariak eta herritarrak egin zieten harrera IGAMekoei eta behin heldu zirela, denok elkarrekin pilotalekura abiatu ziren kalejira bitartez. Udal pilotalekuan, udalerriko musika taldeak kontzertua eskaini zuten eta bertan ere omenaldi txikia egin zitzaien Leire Martin eta bere familiari zein Fundam fundazioari. 

Kontzertuaz gain, beste hainbat ekintza izan ziren Bergaran: magia ikuskizuna, musika poteoa, herri afaria eta kontzertuak. Egun berezia izan zen benetan atzo bergararrek bizi izandakoa.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak