El Desvan del Machok ez du joko gaur abeslaria gaixorik dagoelako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko eka. 16a, 09:44
Arrasateko El Desvan del Macho taldea. Argazkia: El Blister.

El Desvan del Macho taldeak gaur Bergarako gaztetxean eskaini behar zuen kontzertua atzeratu egin behar izan dute taldeko abeslaria gaixorik dagoelako. Aurrerago zehaztuko dute kontzerturako data berria. Hala ere, antolatzaileek erabaki dute aurrera egitea kontzertuarekin; Normanek Dodoma irudi jartzailearekin batera emanaldi berezia eskainiko du. Sarrera hiru ordaindu beharko da.

Antolatzaileek penaz hartu dute 'El Desvan'-ek ezingo duela gaur jo. Hala azaldu dute sare sozialetan: "Gertatzen diren kontuak dira. Maitasun eta mimo guztia jartzen duzu kontzertu bat antolatzeko eta azken momentuan okertu egiten da. Animo Jose Desvan!". El Desvan del Macho talde arrasatearrak jakinarazi du aurrerago eman dutela kontzerturako dataren berri.

Hala ere, Norman taldeak kontzertua berezia eskainiko du, izan ere, pelikulekin lotura duten abestiak jotzen ari diren bitartean Dodoma irudi jartzaileak film horietako irudiak proiektatuko ditu. Norman  musikalki sailkatzea oso zaila den taldea da. Rock korapilatsua eta bihurria egiten dute, post-hardcorearen ukitu nabarmenekin. Erritmo aldaketa asko, iluntasuna... Eta jarrera. Danbaka musika lehiaketako finalistak izan ziren bere garaian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak