Bergarako Udalak, San Martzial ingurune naturala babesteko neurrien artean, plastikoen erabilera murrizteko asmoz, edalontzi berrerabilgarriak alokatzeko aukera izango dela azpimarratu du.
Mahaiak, aulkiak eta edalontziak ekainaren 19tik 21era bitartean alokatu ahalko dira. Horretarako Udaleko Ur zerbitzuko (beheko solairuan) leihatilara jo beharko dute herritarrek, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Bergarako Udalak honako arauak ezarri ditu alokairurako:
- Eskatzaile bakoitzeko 150€ fidantza jarri beharko da eta hiru mahaitik gora 300€ (hau da, 4 edo 5 mahai, 300€ko fidantza jarri beharko da).
- Eskatzaile bakoitzak ezingo du 5 mahai baino gehiago eskatu.
- Eskatzaile bakoitzak alokatzen duen mahai bakoitzeko gehienez ere 8 aulki eskatu ahal izango ditu.
- Mahai eta aulkiekin batera edalontzi berrerabilgarriak emango dira, plastikozkoak gutxitzeko helburuarekin, ez da fidantza gehigarririk jarriko.