Julian Tena, Bergarako iheslari politikoa hil da

Herrira itzuli eta urtebetera hil da Julian Tena, Panaman deportatua egon zen bergararra. Gaztetan LAB sindikatuan aritu ondoren 1984an atxilotu zuten ETA erakundeko kide izatearren eta 30 urte baino gehiago egin ditu herritik kanpo.

Bihar, ostirala, arratsaldeko 7etan izango da hileta elizkizuna Santa Marina parrokian eta ondoren, omenaldia egingo zaio parrokia kanpoaldean. Horregatik, ez da San Martin Plazan astero Etxeratek antolatzen duen kontzentraziorik izango ostiral honetan. Bergarako Sortuk deialdia egin du Julian Tena bergararrari egingo zaio omenaldira joateko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.