Igerilekuko erabiltzaileei "portaera egokia" eskatu diete Agorrosindik

Maite Txintxurreta 2017ko eka. 13a, 18:06

Ekainaren 9an ireki zuten Agorrosingo kanpoko igerilekua, eta uda garaian ohikoa den erabiltzaile kopurua sarri bikoiztu egiten dela kontuan izanik, "gero eta garrantzitsuagoa da herritarren bidezko portaera, denon arteko bizikidetza egokia izan dezagun", diote kiroldegitik.

Agorrosindik erabiltzaileei gogorarazi nahi izan diete "guztion ardura dela portaera egokia izatea eta arauak errespetatzea". "Bertako langileok ahalegin berezia egiten ari gara erabiltzaileei arauak gogorarazi eta jarrera desegokiak zuzentzeko", gaineratu dute.

Hortaz, zenbait arau ekarri dituzte gogora:

  • Sorosleen argibideak jarraitu eta errespetatu.
  • Motxilak edota poltsak takiletan gorde, lapurretak ekiditeko.
  • Aldagelak eta dutxak guztionak dira, mesedez, arduraz erabili eta errespetatu.
  • Agorrosingo ordutegia errespetatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak