Bergarako Musika Eskolako konbo taldeen emanaldia eguenean

Bergarako Musika Eskolako konbo talde bat.

Ekainaren 15ean, arratsaldeko zazpietan, Irala kalean, Bergarako Musika Eskolako konbo taldeek emanaldia eskainiko dute. Guztira, bost talde izango dira, eta musika estilo ezberdinak eskainiko dituzte. Talde bakoitzak gitarra, baxua, bateria, ahotsa eta saxofoi soinuak izango ditu. Josi Labajos irakaslea ere eurekin izango da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.