Dozena bat gol egin dizkio Realak Gasteizko Aurrera taldeari

Elene Errasti aretxabaletarra partiduan.

12-0 eko markagailuarekin amaitu da Agorrosinen jokatutako Euskal Kopako finalerdia; eta Realak lortu du finalerako txartela. Norgehiagoka hasi eta minutu gutxira egin dute lehenengo gola donostiarrek, eta argi utzi dute bi taldeen arteko alde nabaria zela.

Atsedenaldira 8-0eko markagailuarekin heldu da Reala, lehenengo zatian nagusitasun osoz jokatu dute donostiarrak eta txuri urdinen kalitatea argi eta garbi geratu da. Jokaldi politak utzi dituzte eta Aurrerako defentsak gogotik lan egin arren, ezin izan dute askorik egin Errealeko aurrelariak gelditzeko. Maria Diazek 4 gol egin ditu lehenengo 45 minutuetan.

Bigarren zatirako hamaikakoa ia guztiz aldatu du Errealeko entrenatzaileak, eta Aurrerakoak jokoan gehiago sartu diren arren momentu batzuetan, gol festak aurrera egin du. Bigarren zatia hasi eta minutu gutxitara egin ditu Realak beste bi gol eta final aurrekoa amaitu orduko dozenara heldu dira Igor San Miguelen neskak. Athleticen aurka jokatuko dute finala donostiarrak.

Omenaldia amaieran

Maialen Zelaia eta Aintzane Encinas jokalariek Realean egindako ibilbidea amaitu dute eta norgehiagoka amaitu ostean omenaldi txiki bat egin diete gainontzeko jokalariek.

Erlazionatuak

Reala jaun eta jabe Agorrosinen

Bergara

Realak 12 gol sartu dizkio Gasteizko Aurrera taldeari. Nagusitasun eta lasaitasun osoz jokatu du domeka arratsaldean partidua Bergarako Agorrosingo...
Realeko Maialen Zelaiari agurra

Bergara

Euskal Kopako finalerdia jokatu ostean Realeko kideek Maialen Zelaia taldekideari ezustekoa eman diote. Taldea utziko du horrek eta omenalditxoa es...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.