Easo jaun eta jabe Puleva Kopan

Euskal Autonomia Erkidegoko alebin eta benjamin talde onenak elkartu ziren atzo, ekainak 10, Labegaraietan. Autonomia mailako finala jokatu zuten han, Madrileko fasera zein joango den erabakitzeko, eta Easo izan zen nagusi bi mailetan.

Lehen fasean 8 eta 12 urte arteko 250 neskek hartu zuten parte, eta han sailkatutakoak elkartu ziren atzo, Bergaran. Alebinetan zortzi taldek –Gipuzkoakoak hiru, Bizkaikoak hiru eta Arabakoak bi– jardun zuten nor baino nor gehiago, eta benjaminetan sei taldek –probintzia bakoitzeko bina–; benjaminen artean Ointxeko taldeak jokatu zuen. Bi mailatan Donostiatik etorritako Easo elkarteko taldeak izan ziren nagusi.

Puleva Kopa jokatu bitartean infantilek beste txapelketa bat jokatu zuten kanpoko kantxan. Hor elkartu ziren Bergara, Goierri, Arrasateko Ointxeko bi talde, Aloña eta Beasaingo BKL.

"Pozik" emaitzarekin

Lehenengoz jokatu dute Puleva Kopa txapelketa entzutetsua Bergaran, eta saskibaloi taldeko arduradun Marian Mellado oso pozik dago horrek eman duenarekin: "Labegaraieta bete-beteta zegoen, aparteko giroa sortu zen eta partidu benetan politak ikusi genituen". Neska gazteak izan arren maila handia erakutsi zutela gaineratu du: "Gazte-gazteak dira, baina zelan jokatzen duten!". Txapelketaren antolaketa ardura handia izan bada ere oso pozik agertu da emaitzarekin.

Erlazionatuak

Puleva Kopa txapelketa

Bergara

Madrilgo txapelketarako sailkatzeko partiduak jokatu zituzten atzo Labegaraietan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.