32. Koldo Eleizalde lehiaketako sari banaketa, bihar

Bihar, ekainak 10, zapatua, Bergarako Udaleko Euskara Batzordeak antolatzen duen Koldo Eleizalde literatura lehiaketaren 32. edizioko sari banaketa egingo dute, 12:00etan hasita, Udal Pilotalekuan.

Azken urteetan bezala, genero desberdinak lantzeko aukera izan dute lehiaketako parte hartzaileek, hala nola, ipuin idatzia, bertso edo koplak, komikia eta interpretazioa eta kontaketa. Hortaz, 30 sari inguru banatuko dituzte denera.
Biharko sari banaketa ekitaldian, gainera, ikastetxeetako neska-mutikoek emanalditxoak tartekatuko dituzte: bertsoak, kantuak, dantzak...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.