Musika, dantza, kirola eta giro ona San Antonioko jaietarako

Iazko erlojupeko podiuma

Sardina jana, auzo bazkaria edota txirrindulari proba bezalako urteroko hitzorduak ez dira falta izango zapatutik martitzenera bitartean ospatuko dituzten festetan.

Jarraian, San Antonio auzoko jaien egitaraua:

  • Ekainak 10, zapatua

12:00 Kanpai iraulketa eta txupinazoa.

12:30 Zezentxoak eta poniak.

12: 30 Karpako tabernaren irekiera, pintxoekin.

17:00 Txirrindulari lasterketa. 81. San Antonio saria. 17. Honorio Agirregabiria memoriala.

18:30 Lasterketaren sari banaketa.

18:45 Buruhandiak eta umeentzako jolasak.

20:30 Sardina jana, karpan.

20:30-24:00 Itzalak taldearekin musika.

  • Ekainak 11, domeka

11:00 Txistulari bandarekin diana.

11:00 Karpako tabernaren irekiera.

13:00 Bergarako Txistulari Bandaren kontzertua.

14:30 Auzo bazkaria. Prezioa: 25 euro. Tiketak salgai Cristina estankoan (943761031) eta Gure Ametsa elkartean (Txema: 685707631).

18:30 Buruhandiak eta DJ musika.

  • Ekainak 12, astelehena, San Antonio bezpera

07:30 Kanpai iraulketa.

16:00 Otoitzaldia ermitan, bailarako osasun pastoralak antolatuta eta Jon Molinak gidatuta.

18:30 Bederatziurrena eta salbea auzoko ermitan.

  • Ekainak 13, martitzena, San Antonio eguna

11:00 Meza ermitan.

12:00 San Joxepe abesbatzaren kontzertua.

12:30 Luntxa Gure Ametsa elkartean.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.