Badator hamazazpigarrena

Iazko gaztetxe eguneko talde argazkia

Bergarako Gaztetxearen urteurrena ospatuko dute ekainean kartzela zaharrean, eta hitzorduz beteta dago prestatu duten egitaraua. Gaztetxe eguna ekainaren 24an egingo dute.

Jarraian, 17. urteurreneko egitaraua osorik:

  • Ekainak 9, 19:00  hIREKIn taldeak aurkeztuta, Etxebizitzaren merkantilizazioa eta alternatibak.
  •  Ekainak 10, 21:30 Turtukiña Fanzinearen aurkezpena.
  •  Ekainak 12, 18:30 Maitepoztu, ez maitemindu. Harreman osasuntsuak eraikitzen tailerra.
  •  Ekainak 14, 20:00 Sipo phantasma filmaren proiekzioa eta solasaldia Koldo Almandoz zuzendariarekin.
  •  Ekainak 16, 22:30 El Desvän del Macho eta Norman taldeen kontzertua.
  •  Ekainak 17, 02:30 Fundame jaialdiaren amaiera festa.
  • Ekainak 18 Txiki Festa, haur eta guraso asanbladak antolatuta.
  • Ekainak 21, 19:00  Laura esaten zioten liburuaren aurkezpena. Miren Odriozola eta Leire Ibargurenekin.

Ekainak 23

- 19:00 Unibertsitatea, ikasle mugimendua eta botere eraikuntza. Bergarako Gazte Mugimenduak antolatutako formakuntza saioa.

- 22:30 Neke Politikoa taldearen kontzertua.

  •  Ekainak 24 Gaztetxe eguna. Jokoak, bazkaria, elektrotxaranga eta Asea eta Euskatalites taldeen kontzertua.
  • Ekainak 25, 16:30 Gaztetxeko 17. Xake azkar txapelketa.
  •  Ekainak 26, 20:00 From Lucas to Luusen filmaren emanaldia
  •  Ekainak 28 LGTB harrotasun eguneko manifestazioa
  • Ekainak 30, 18:00 Botere harremanak gazte mugimenduetan tailerra. Martxanterek eta Bergarako Gazte mugimenduak elkarlanean antolatuta.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.