Pol-Poleko gazteen hurrengo irteera, 33 kilometrokoa

Pol-Poleko gazteen irteera bat, artxiboko argazki baten.

Pol-Pol Mendizale Taldeko gazteek irteera ederra egingo dute ekainaren 18an. Bergaratik irtenda, Irutontorreta, Udalatx, Tellamendi, Anboto eta Urkiola lotuko dituzte. 33 kilometroko buelta izango da, bederatzi ordukoa gutxi gorabehera.

Izena eman behar da Pol-Polekoen bulegoan, astelehenean, eguenean eta egubakoitzean, 19:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.