Osasun arreta euskaraz egitea eskatu duten bergararren kopurua hirukoiztu egin da urtebetean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko eka. 2a, 10:05

Euskararen aldeko Osakidetzaren kanpainetako bat. Argazkia: Osakidetza.

Udal Gobernuak aditzera eman duenez, 2016ko apiril amaieran %8 ziren Osakidetzarekin lehentasunez harremana euskaraz izatea nahi zutela adierazi zuten bergararrak. Urtebete geroago %23 izan dira: 3.585 herritar. Bailara osoan ere antzeko bilakaera izan dute emaitzek: 2016an %8,7 zen eta gaur egun %23.

Kanpainaren helburua da Osakidetzak paziente bakoitzaren fitxan lehentasunezko hizkuntza identifikatuta izatea eta euskara hautatu dutenei aukera dagoen guztietan profesional euskaldunak jartzea eta arreta euskaraz eskaintzea. Osasun arreta euskaraz jaso gura dutenek hiru bide dituzte horretarako: osasun zentrora bertaratzea, familia medikuari adieraztea edo internet bidez, osasun karpetan sartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak