Osintxun Musikara! lehiaketan parte hartu nahi duenak ekainaren 9ra arte izango du aukera

Ane Vitoria 2017ko eka. 1a, 09:10

Osintxu Musikara! lehiaketaren bigarren edizioa da aurtengoa. Honi esker, ezagutzera ematea nahi duten  Debagoieneko zein EAEko edozein musika taldeek aukera paregabea dute. Bakarlariek ere aurkeztu daitezke, eta, kasuan-kasuan, musika estiloa librea izango da.

Osintxuko jaietako kontzertu eremuari beste zentzu bat eta eskaintza ezberdina eman guran sortu zen musika lehiaketa hau. Aurtengo edizioaren izen emate-epea maiatza hasieran zabaldu zen eta poliki poliki hainbat taldek lehiaketan parte hartzea erabaki dute. Joan den urtean 25 taldek eman zuten izena baina, zifra horrekin apurtzeko esperantza dute lehiaketaren antolatzaileek. Euren nahia, aurten debagoiendar gehiagok parte hartzea da.

Berrikuntzak

Bigarren edizio honetan, hiru berrikuntza izango dira. Batetik, aurreko urtean ez bezala, aurten hiru finalista aukeratuko dira. Bestetik, publikoaren saria gehitu dute eta, azkenik, gonbidatu berezi bat ekarriko dute oholtzara, Eskean Kristo, hain zuzen ere.

Lehiaketak bi fase izango ditu. Lehenengoan,  izena eman duten talde zein bakarlari guztien artean, hiru finalista aukeratuko dira. Finalistak ekaina amaierarako aukeratuko dituztela aurreikusi dute antolatzaileek. Bigarren fasea, Osintxuko jaietan finalistek eskainiko duten kontzertua da. 

Bete beharrekoak

Izen ematea, ekainaren 9ra arte egongo da zabalik eta mezu bat bidali beharko da osintxunmusikara@gmail.com helbidera. Honetan,  azaldu beharrekoak hauek dira: taldearen izena, herria, taldekide bakoitzaren izen-abizenak zein adina, biografia, abestiak MP3 formatuan eta harremanetan jartzeko telefono zenbakia. Lege oinarri denak Facebookeko Osintxun Musikara! kontuan aurki daitezke. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak