Aitor Zabaleta azkarrena, Gorlako Igoeran

Lola BMW barketarekin egin du denborarik azkarrena Bergarako pilotuak. Guztira, 69 gidarik hartu du parte Gorlako 26. igoeran. Autoetan, denbora onena, Markel Cestafe bergararrak egin du, Lancer Evo gidatzen.

Ezusteko barik jokatu dute Gorlara auto igoera. Ezusteko barik egindako hiru igoeratan eta ezusteko barik txapeldunari dagokionez. Hori bai, "kostata" irabazi zuen Aitor Zabaletak. Autoarekin hainbat arazo izan zituen tramu batetik bestera, eta, ozta ozta, egin ahal izan zuen azken saiakera. 2.32,544 izan da Zabaletak egindako denbora.

Cestafe, bikain

Lola BMW barketa ondo dabilenean, gainerako gidariek aukera gutxi izaten dituzte. Eta, gainera, bero egiten badu, abantaila dute barketek. Dena den, Markel Cestafe gai izan zen beroari aurre egin eta autorik azkarrena izateko. "Lasterketa ona egin dut, baina, beroak ez digu asko lagundu", esan du sari banaketa ekitaldiaren ostean.

Sailkapena

  1. Aitor Zabaleta 2.32,544
  2. Joseba Iraola  2.35,667
  3. Arkaitz Ordoki 2.37,126
  4. Joseba Olea 2.39,206
  5. Ruben Etxeberria 2.48,411
  6. Markel Cestafe 2.49,555
  7. David Pelaez 2.53,153
  8. Gaizka Lopez de Muniain 2.53,491
  9. Bruno Scherer 2.54,477
  10. Iñaki Aiertza 2.56,048

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.