Glutenik gabeko jaialdia maiatzaren 26an, Bergaran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko mai. 24a, 09:58

Euskadiko Zeliakoen Elkarteak egitarau zabala antolatu du maiatzaren 26rako, 17:30etik 19:30era, San Martin plazan: postre lehiaketa –postreak 17:30etik 18:30era aurkeztu beharko dira–, askaria, produktuen dastatzea, zozketak, Jardun elkarteko lagunen eskutik jolasak, zuzeneko musika eta Bergarako Erraldoi Taldekoen kalejira.

Jarraian, postre lehiaketarako oinarriak:

Gaia:

Etxean egindako gluten gabeko postreak.

Parte hartzea:

Euskadiko Zeliakoen Elkarteko bazkide guztiek parte hartu dezakete. 
Bazkide bakoitzak kategoriako postre bat aurkez dezake.

Kategoriak eta sariak

Helduak: La Oriental-ek eskainitako 100 euroko bonua. Haurrak: Magora Bakery-k eskainitako oparia. Parte hartzaileen artean zozketa Eki-Lur-eko saskia.

Teknika eta formatua:

Teknika librean etxean egindako postreak onartuko dira.

Postrearen aurkezpena:

Postreak estalita aurkeztuko dira.
Postrearekin batera errezeta ere aurkeztu beharko da. Postreek EZINGO dute esne-gainarik edo kremarik izan.

Aurkezteko lekua eta ordua:

Postrea maiatzaren 26an Bergaran egingo den glutenik gabeko jaialdian aurkeztu behar da 17:30 eta 18:30ak artean.

Epaimahaia eta ebaluazio irizpideak:

Epaimahaia: Bergarako gozogileak.


Ebaluazio irizpideak: zaporea, palatabilitatea, testura eta itxura.

Epaia:

Epaia jaialdian jakinaraziko da.

Oinarrien onarpena eta egileen eskubideak:

Parte hartzeak oinarriak onartzea dakar.
Parte hartzaileek plagio edo indarrean dagoen legediaren haustearen erantzukizunetik salbuesten du antolakuntza. Antolatzaileek aurkeztutako postreen erreprodukzio, ustiatze eta erakusketa eskubidea bereganatzen dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak