EH Bilduren prozesu eratzaileko Bergarako saioa, "aberasgarria"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko mai. 24a, 09:34
30 bat lagun elkartu ziren Irizar jauregian. Argazkia: EH Bildu Bergara.

EH Bildu berriaren "lehen zutoinak" ezartzeko prozesu eratzailearen barruan, batzarra egin zuten atzo Bergarako Irizar jauregian. Marian Beitialarringoitiak eta Gari Mujikak azalpenak eman ostean taldetan banatu ziren, saioa "ahalik eta emankorrena" izateko. Ekainaren 17an kongresua egingo dute, Bilbon. 

Bergarako EH Bilduko kideen arabera, "aberasgarria" izan zen atzoko saioa: "Taldetan banatuta ekarpenak egin genituen, eta ondoren komunean jarri. Jakin-min handia izan zen". Gogora ekarri dute EH Bilduko prozesu eratzailean zuzenean parte hartzeko aukera dagoela honako loturan: kongresua.ehbildu.eus.

Argazkia: Aurkezpenaren ondoren taldetan banatu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak